XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neu ere banago arratsaldeko nire hitzak inozoak ez ote ziren.

Izango dugu nahiko diru! Bai, ikusi ditut haren begiak, ikusi dut zertaraino den gai, eta ziur nago nahiko dirua izango dugula.

Dugun guzia Lisarentzat izango da eta gainera lan egingo dugu, Vasia.

Bitartean arriskatu ditzakegu hogeitabost rublo alokairuarentzat, badakizu eta, etxebizitzak asko esan nahi baitu.

Gela erosoak, konfortagarriak izan ordukoxe bihurtzen da bat alai eta ametsak ere argitu egiten dira.

Lisa izango da gure diruzaina: kopeck bat bakarra ere ez dugu xahutuko alferrik; harekin uste duzu kafetegira joango naizela? Nortzat hartzen nauzu? Gainera soldata igotzera doazkigu, eta nola gure lana ezin hobeto beteko dugun, espero ditzakegu lansariak ere.

Sinets iezadazu, lana ondo aterako da, soroko idien antzo izango gara... Irudi ezazu! (Eta Arkadiiren ahotsak, hunkipen bozkariotsuz dardar egin zuen) Gutako bakoitzak jaso orduko, sonbrailutxo bat, txal bat, edo galtzerdiak erosiko dizkiogu.

Izan ere, artilezko txal bat egin beharko dit; begira ezazu nirea; zeinen hondatua dagoen; gaur lotsatu egin nau.

Zu horrelakoxea baitzara, hain eznatural eta tenteki aurkeztu nauzu ze, lepoan zaldi-koilare bat banu bezala aurkitzen bait nintzen.

Bainan horrek ez du garrantziarik...